Ezkioko adinekoen bazkaria, urriaren 25ean
Bazkarirako izen ematea urriaren 20ra arte dago irekita.
Ezkioko Udalak antolatuta, adinekoen bazkaria egingo dute datorren urriaren 25ean, Topa ostatuan. Herritar guztiei zabalduta dago ekimena. Izen ematea urriaren 20ra arte zabalik dago udaletxean, edo 943 72 13 03 telefonoan. Menuaren prezioa 45 eurokoa izango da —23 euro 65 urtetik gorakoentzat—. Garraio arazoak dituztenek udaletxean jakinarazi dezakete eta bila joango dira etxera.













