Gazte festetako egitaraua prest dute Legorretan
Urriaren 30ean eta 31n ospatuko dituzte 27. Gazte Festak. Egitarau betea antolatu dute.
Badatoz Legorretako Gazte Festak, eta prestaketa lanetan murgildutako hilabeteak atzean utzita, dagoeneko prest dute egitaraua. Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte, urriaren 30 eta 31n, eta 27. edizioa izango da.
Hona hemen egitaraua, osorik:
Urriak 30, ostirala
- 18:30. Txupinazoa eta buru handiak. Ondoren, txapelpoteoa.
- 19:15. Gaztetxeen aldeko elkarretaratzea.
- 21:00. Afari autogestionatua karpan.
- 23:00. Kontzertuak: Lepue Zapaldu, Aurrez Aurre, Ipso Fakto eta Dj Euzkolabel.
Urriak 31, larunbata
- 14:30. Bazkaria frontoian. Ondoren, presoen aldeko argazkia eta bingoa.
- 18:30. Kontzertua: Sutargi.
- 23:00. DJak: GZ eta Perdonis.













