Klima azoka ostiralean, Asteklima ekimenaren baitan
Idiazabalgo Udalak Asteklima ekimenarekin bat egin du beste urte batez. Lurralde osoan ospatuko da urriaren 16tik 25era.
Horren harira, Klima azoka antolatu dute ostiralerako Idiazabalen. Esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean kontzientziatzeko diseinatua. Zazpi karpa tematikok osatzen dute, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi desberdinak lantzen ditu.
Goizean eskolako umeak eta elkarteak izango dira, eta arratsaldean, 16:00etatik 17:30era, herritar guztiei irekita egongo da. Eguraldi onarekin plazan egingo da; txarra egingo balu, berriz, frontoian.
Azokaz gaiz, EVE-EEE Energiaren Euskal Erakundeak, energiari buruzko hitzaldiak emango ditu, 17:30etik 18:30era bitartean.













