Lau gizon atxilotu dituzte Ataungo baserri batean lapurtzea egotzita
Atzo gertatu zen 12:30ak pasata Ataungo San Martin auzoan. Bizilagun batek deitu zuen auto susmagarri bat zebilela ohartaraziz.
Lau gizon atxilotu dituzte Ataungo San Martin auzoko baserri batean lapurtzeagatik. Lapurreta atzo gertatu zen 12:30ak pasata zirelarik. Lauetatik bi etxe barruan harrapatu zituzten, beste biak auto batean.
Bizlagun batek Ertzaintzari deitu zion auzoan auto susmagarri bat zebilela, baserri horren inguruan, ohartaraziz. Agenteak iritsi zirenean ohartu ziren etxe kanpoko langa irekita zegoela, sarraila bortxatua eta etxe barrena nahastuta.
Baserri barruan bi gizon aurkitu zituzten 25 eta 35 urtekoak. Horiek 7 eta 12 aldiz atxilotuta egonda zeuden aurretik. Biek adierazi zuten gaua pasatzeko sartu zirela. Ertzaintzak ustezko indarkeriazko lapurretagatik atxilotu zituen bi gizonak.
Minutu batzuk geroago, auto baten barruan, beste bi gizon aurkitu zituzten 21 eta 34 urtekoak. Azken hori aurretik 9 aldiz zegoen egonda atxilotuta. Bi horiek ere aurreko biei egotzi zizkien karguekin atxilotu zituzten. Atxilotuak polizia-egoitzan jarraitzen dute eta epailearen eskuetan utziko dituzte.













