Lazkaoko Beneditarren Fundaziora bisita legorretarrentzat
Bihar, etzi eta datorren ostegunean, urriaren 22an, izango dute legorretarrek fundazioa bisitatzeko aukera. Aurrez izena eman beharko da.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011n sortu zen, Euskal Herriko ondarea ikertzeko eta zabaltzeko asmoz. Juan Jose Agirrek 1970eko hamarkadatik gaurdaino bildutako argitalpenak, artxiboak eta mota guztietako bildumak daude bertan.
Maiz, Goierriko herri ezberdinetako interesdunei hura bisitatzeko aukera ematen zaie, eta oraingoan ere, Legorretako Udalarekin sinatutako akordioari esker, liburutegia eta artxiboa bisitatzeko aukera izango dute legorretarrek datozen egunetan: bihar, ostirala, 18:30ean; etzi, larunbata, 11:00etan; eta urriaren 22an, osteguna, 11:00etan.
Bertaratu nahi duenak aurrez izena eman beharko du 943 88 87 81 telefonora deituta edota lbf@lbf.eus helbidera mezua bidalita.













