Udazkeneko bertso saioa bihar da, Usurbe antzokian
Sei bertsolari ariko dira kantuan Arrano Kulturak antolatutako saioan.
Arrano Kulturak antolatutako udazkeneko bertso saioa bihar izango da, 19:00etan, Usurbe antzokian. Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena eta German Urteaga ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak Maitane Legarretak egingo ditu.













