Udazkeneko IX. Zapi-janztea larunbatean, Zaldibian
Igor Elortza, Maider Arregi, Oihana Bartra eta Xabat Illarregi ariko dira kantuan. Bertso bazkarirako txartelak badaude oraindik.
Maider Arregi oñatiarra 2025eko zapiduna Zaldibian.Loinaz Agirre. Larunbatean jokatuko da IX. Zapi Janztea bertso lehiaketa Zaldibiako Zubiburu elkartean, 14:00etan. Bertso bazkarirako oraindik txartel batzuk geratzen dira (605 744 479 telefonora deituta). 30 euroren truke bazkariaz eta Igor Elortza, Maider Arregi, Oihana Bartra eta Xabat Illarregi bertsolarien bertsoez gozatzeko aukera dago.













