Ander Aranburu eta Mikel Arbulu urretxuarrak Munduko Mus Txapelketan parte hartuko dute
Ander Aranburu eta Mikel Arbulu urretxuarrek Euskal Kolektibitateen Munduko Mus Txapelketan parte hartuko dute. Partidak abenduaren 5etik 13ra jokatuko dira. Egoitza nagusia Bilboko Conde Duque hotela izango da, baina Donostian eta Gasteizen ere partidak jokatuko dira. Txapelketa irabazten duen bikoteak, Kanadara bidaia irabaziko du. Datorren urtean han jokatuko da Euskal Kolektibitateen Munduko Mus Txapelketa.
Aranburu eta Arbulu hirugarren gelditu ziren Azpeitiko Landeta jatetxean jokatu zen txapelketan eta, horrela, mundu mailako txapelketaren aurreko kanporaketara sailkatu ziren. Mundu mailako txapelketaren aurreko kanporaketa Bilboko Luckia kasinoan jokatu zuten eta bertan finalera iritsi ziren. Hala, mundu mailako txapelketara sailkatu ziren.
Duela 10 urte ere bi herritarrek munduko txapelketan parte hartu zuten: Eusebio Zabalak eta Juan Karlos Kortak. Irabazi egin zuten, gainera.













