La Salle ikastetxeetako ehunka haur, begirale eta hezitzaile elkartuko dira bihar Zumarragan, Izartxo aisialdi taldeen topaketan
Izartxo aisialdi taldeak Lehen Hezkuntzako Topaketa Nagusia egingo du bihar (larunbata) Zumarragan. La Salle Ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako ehunka haur, begirale eta hezitzaile bilduko dira. Andoain, Beasain, Bilbao, Donostia, Eibar, Irun, Sestao eta Zumarragako ikastetxeek parte hartuko dute.
11:00etan elkartuko dira, La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan. Harreraren ondoren, adiskidetasuna, elkarbizitza eta dibertsioa sustatzeko jolasak eta ikastaroak egingo dituzte.
Izartxo La Salle ikastetxeetako aisialdi hezitzaileko proiektua da. Bere helburu nagusia haur eta gazteen hezkuntza integrala bultzatzea da, ikasgelatik kanpoko eremu batean eta balioetan oinarrituta: heziketa, euskara eta komunitatea eta boluntariotza.













