Zatekeen Erromeria taldeak Izazpi auzoko kantxa estalian jo du
Gipuzkoan Gazte Tour Zumarragan izan da asteburu honetan, nerabeei eta gazteei musika, dantza eta kultura garaikidea hurbiltzeko asmoarekin. Ekitaldi sorta hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Gazteria departamentuak antolatzen du, udalekin eta tokiko eragileekin lankidetzan. Helburua ibilbide sendotua duten artistak, sortzen ari diren artistak eta tokiko talentua uztartzea da. Baita gazteei arte diziplina desberdinak zuzenean ezagutzeko aukera ematea ere. Ostiralean, Gure Txoko gizarte zentroan, Leire Dallas dantzari eta sortzaileak masterclass bat eskaini zuen. Atzo (larunbata), berriz, kontzertua egin zuten Izazpi auzoko parke estalian. Hazas, Celi DJ eta Zatekeen Erromeria taldea aritu ziren. Zatekeen erromeria musika taldea herrikoa da eta Gipuzkoan Gazte Tourren helburu nagusietako bati erantzuten dio: ibilbide desberdinetako artistek agertokia partekatzea eta udalerri bakoitzari zuzenean lotutako talentuari ikusgarritasuna eta aukerak eskaintzea.














