Alberto Mellari Euskal Mendi Federazioaren aitortza
EMFren Pyrenaica aldizkariak 100 urte bete ditu aurten eta urte hauetan guztietan lagundu duten 1.400 kolaboratzaileei aitortza egin nahi izan die. Mellak 10 urte daramatza mendi lasterketei buruzko artikuluak euskaraz idazten.
Alberto Mella sariarekin. Euskal Mendi Federazioak Arrigorriagan (Bizkai) egindako 30. galan, Beasainen bizi den Alberto Mella otxandiotarrari aitortza egin zioten. EMFren Pyrenaica aldizkariak 100 urte bete ditu aurten eta urte hauetan guztietan lagundu duten 1.400 kolaboratzaileei aitortza egin nahi izan die.
Mellak aldizkarian izandako ibilbidea goraipatu zuten: 10 urte baino gehiago daramatza mendi lasterketei buruzko artikuluak idazten eta elkarrizketa ugari egin dizkie Euskal mendi korrikalariei. Aipatzekoa da bera izan dela 100 urte hauetan euskaraz gehien idatzi duen kolaboratzailea.














