Zumarragako Udalak Nafarroa plaza zaharberrituko du
Zumarragako Udalak Nafarroa plaza zaharberritu behar du, irisgarriagoa egiteko. Egungo gune berdeak dauden tokian babesleku klimatikoak egingo dira, jardinerekin eta eserlekuekin. Gainera, zebrabide batetik bestera, Bidezarreko espaloiaren eta Nafarroa plazaren altuera berean egongo den zebrabide luze bat egingo da. Bi zebrabideen artean dauden sei aparkalekuak kendu egingo dira oinezkoei toki gehiago emateko. Obra Urbycolan enpresak egingo du eta aurrekontua 406.404 eurokoa da.













