Garagardo Festako zozketetan saritutakoen zerrenda
Joan zen asteburuan Lurra dantza taldearen Garagardo Festa egin zuten Ederrena pilotalekuan. Urteroko moduan, zozketak izan ziren. Ander Martinezek Santa Barbara jatetxean bi lagunentzako bazkaria irabazi zuen, Maider Mateok eta Ines Garciak Kabia jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta Igone eta Iara Etxanizek Gabiriako Ostatuan bi lagunentzako bazkaria. Elkartasun Txokoan dirua bildu zuten Gernika Palestina elkartearentzat, Bi-Tartean merkatari elkartearekin elkarlanean. Gainera, zozketa egin zen. Esther Azkarate, Begoña Bastarrika, Xabier Pastrian, Markel Urrate, Gaizka Arakama, Maider Lasa, Elena San Miguel, Amaia Aranburu, June Fernandez de Lecea, Aitor Sainz de Maturana, Leire, Gorka eta Jon Mikel Irigoras izan ziren sarituak.
Lurra taldeak eskerrak eman nahi dizkie pilotalekura hurbildu ziren guztiei, babesleei, laguntzaileei, Bi-Tartean elkarteari eta Santa Barbara, Gabiriako Ostatua eta Kabia jatetxeei.













