Aurtzaka taldearen emanaldia argazkitan
Igartzako trokeo dantzen bertsio berriak eskaini dituzte Igartzako Dantzarien Kofradiaren 20. urteurrena ospatu den urtean.
Aurtzaka taldeko dantzariak larunbateko emanaldian.Aurtzaka Aurtzaka Danta Taldeko dantzariek eta musikariek emanaldia eskaini dute joan den larunbatean Gernika pasealekuko frontoian. Igartzako trokeo dantzen bertsio berriak eskaini dituzte Igartzako Dantzarien Kofradiaren 20. urteurrena ospatu den urtean. Horiez gain, euskal folklorean zehar bidaia eskaini zuen Aurtzakak: Donibane Lohizuneko Begiraleak taldeko lagunek erakutsitako Beteluko Fandangoa, Pavana Italiar-Frantsesa, Kailarda, Eskudantza eta Arin Arina, besteak beste.
Asmube elkarteko dantzariek ere bi pieza eskaini zituzten: Txotisa eta Gallarda. Emanaldia ixteko, Aurtzakak 2023an Poloniara egindako bidaian ikasitako kulturarteko pieza alaia eskaini zuten, Polka bat hain zuzen ere, dantzari Turkiar, Poloniar eta Kolonbiarren pausoak irudikatzen dituena.
Argazkiak: Xabier Garmendia













