Merkataritzara, ostalaritzara eta enpresetara begirako dirulaguntzak eskainiko ditu Ordiziako Udalak
Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko edo egokitzeko laguntza ekonomikoak izango dira. Abenduaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Ordiziako udaletxea.Loinaz Agirre. Merkataritzan, ostalaritzan eta enpresetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzen deialdia zabaldu berri du Ordiziako Udalak, errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko edo egokitzeko laguntza ekonomikoak jaso ditzaten. Abenduaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Dirulaguntzek, hala, gastuaren %50 estaliko dute, ezarritako gehieneko zenbatekoarekin: 300 euro errotuluetarako, 120 euro irudi korporatiborako eta 150 eta 500 euro artean webguneetarako, hizkuntza-aukeraren arabera. Laguntzak 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitartean egindako lanetarako eskatu ahal izango dira.
Eskaerak aurkezteko interesa duten herritarrek udalaren webguneko dirulaguntzen atalera jo beharko du, eta bestelako informaziorik jasotzeko edota zalantzak argitzeko, Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko deia egin du udalak.












