Urkillagatik Lareora doan pista zazpi orduz itxita egongo da bi astez
Gipuzkoako Ur Kontsorzioak Lareoko urtegira zuntz optikoa eramateko obrak hasiko ditu gaur.
Lareo pistarako sarbidea, Urkillagan. Iñaki Gurrutxaga Ataungo Udalak jakinarazi du Urkillagatik Lareoko urtegira doan pista egunean zazpi orduz itxita egingo dela, gaurtik hasita. Gipuzkoako Ur Kontsorzioak Lareoko urtegira zuntz optikoa eramateko obrak hasi ditu gaur, eta lanek bi aste irautea espero dute.
Goizez 09:00etatik 13:00etara ezingo du ibilgailuarekin igo Lareora, ezta 15:00etatik 18:00etara ere.












