Alemaniako ZwoZwoEins gizonezkoen abesbatza, gaur, Beasainen
Andre Mari Zeruratuaren parrokian, 19:30ean da. Tolosako Ekinbide Etxeak Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartzen duten taldeekin antolatzen duen zikloaren barruko emanaldia da.
ZwoZwoEins taldea.ZwoZwoEins Igartza Musika zikloaren barruan, Alemaniako ZwoZwoEins gizonezkoen abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur Beasaingo Andre Mari Zeruratuaren parrokian, 19:30ean. Tolosako Ekinbide Etxeak Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartzen duten taldeekin antolatzen duen zikloaren barruko emanaldia da.
ZwoZwoEins formazioak 30 kantari biltzen ditu. Bavariako Tölzeko Haur Abesbatzak (Tölzer Knabenchor) bere abeslarien artetik hautatutako kideez osatu izan ditu tenore eta baxuen atalak ahots mistoko literatura landu ahal izateko, eta 2010ean proiektu baterako sortutako talde batean du jatorria formazioak. Talde hura abesbatza independente bilakatu zen, eta 2017az geroztik ZwoZwoEins izenarekin aritzen da. Izena J. S. Bachen Singet dem Herrn konposiziotik hartu zuten. Azaltzen dutenez, obraren azken atala 221. konpasean hasten da, alemanez zwo-zwo-eins.
Abesbatzak bi zatitan banatutako programa interpretatuko du Beasaingo parrokian. Lehen atalean musika erlijiosoa eta abangoardiako koru-lanak entzungo dira, eta bigarrenean, berriz, herri-kantei, erromantizismoko piezei, gospelari eta euskal musikari egingo diote lekua.












