Memoria Historikoaren zikloko lehen saioa gaur da Ataunen
Frankismo garaiko Ataungo apaizei, fraideei eta mojei buruz ariko da Jexux Aizpurua udaletxean. Zikloa azaroaren 29an bukatuko da, gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia eginez.
Ataungo udaletxea, gaurko saioa bertako pleno aretoan izango da.Hitza Memoria Historikoa: iragana gogora ekartzen (2012-2026) zikloa antolatu du aurten ere Ataungo Udalak herriko hainbat elkarterekin batera. Zikloa gaur hasiko da Jexux Aizpuruaren Ataungo apaiz, fraide eta mojak frankismo garaian hitzaldiarekin. Udaletxeko pleno aretoan izango da 19:00etan hasita.
Hurrengo saioak azaroan izango dira. Hilaren 17an Aitor Azurkiren eta Aitzol Arroyoren Internazionalistak 1936ko Gerran Gipuzkoan liburuaren aurkezpena izango da pleno aretoan, 19:00etan.
Azaroaren 27an, Ezer ez delako amaitzen antzerkia egongo da Herri Antzokian, 19:30ean. Euskal Herriko bost ikastetxeetako DBH eta Batxilergoko ikasleekin elkarlanean sortua da. Haur erbesteratuen testigantzak eta gaur egungo gazteen galderak eta kezkak eszenan gurutzatzen diren ikuskizuna da.
Zikloarekin amaitzeko gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia egingo zaie Aian, hilaren 29an, 12:00etan.













