Ate irekiak herriko proiektuentzat
Plazako Errementeri etxean ateak ireki zituen Zeraingo Udalak pasa den urriaren 18an proiektu ezberdinak ezagutzera emateko helburuarekin. Herritarrek proiektuaren informazioa eta faseak ezagutzeko aukera izan zuten eta noski, orain arte egindako lanak bertatik bertara ikusteko ere bai. Horrez gain, frontoiko eguzki plaken proiektuari buruzko informazioa ikusgai jarri zen eta herriko zeharbidearen trazatuaren informazioa xehetasunez ikusteko aukera izan zen.
Dozenaka herritarrek aukera baliatu zuten eta udalak antolatutako ate irekietara hurbildu ziren. Informazioarekin batera, mokadutxo bat jateko aukera ere izan zuten.

















