Minutu bateko isiluneko elkarretaratzeak deitu ditu Eudelek Toledoko tren-istripuagatik
Gaur asteazkena 20:00etan deitu ditu elkarretaratzeak udalerri bakoitzeko udaletxe aurrean edo ohikoa den lekuan.
Beasaingo udaletxea.Laida Goiburu Eudelek euskal udalei dei egin die gaur, asteazkena, 20:00etan minutu bateko isiluneko elkarretaratzeak egin ditzaten, udalerri bakoitzeko udaletxe aurrean edo ohikoa den lekuan, Toledoko (Gaztela-Mantxa, Espainia) tren-istripu larriaren biktimen omenez, “eta hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari elkartasuna adierazteko”.












