Ordiziako hilerriaren ordutegi berezia, Santu Guztien Egunean
Santu Guztien Eguna dela eta, ordutegi berezia izango du Ordiziako hilerriak asteburuan: ostiralean, urriaren 30ean, ohiko ordutegia izango du, goizeko 6:45etik gaueko 21:00etara; larunbatean eta igandean, berriz, hamabost minutu lehenago zabalduko dela jakinarazi du udalak, 6:00etan, eta ordu berean itxiko da, iluntzeko 21:00etan.
Ordutegi berri hauek kontuan hartzea eskatu du udalak.












