Imanol Alzibar DJ legazpiarra gogoratuko dute Zumarragan, bere heriotzaren 10. urteurrenean
Imanol Alzibar (Ima Txill Aut) DJ legazpiarraren lagunek omenaldia antolatu dute, bere heriotzaren 10. urteurrenean. Alzibar musika elektronikoaren bultzatzaileetako bat izan zen. Omenaldia Zumarragan izango da, larunbatean. 12:00etan mahai-ingurua egingo dute Galilea tabernan. Ondoren, bazkaria egingo dute Eitzagako Korta tabernan. Bazkaria inguruko hainbat DJk girotuko dute.












