Pikuak kalera ekimena Berostegira eramango dute bihar legorretarrek
Belaunaldi arteko ibilaldia egingo dute Legorretan, eta LH5. Eta LH6. mailako ikasleek ere parte-hartuko dute.
Belaunaldi arteko ibilaldia egingo dute bihar Legorretan, «Pikuak kalera» ekimenaren barruan. Herriko plazan elkartuko dira parte-hartzaileak 10:30ean, eta handik elkarrekin abiatuko dira Berostegi auzora. 11:30ak aldera iristea aurreikusi dute eta hamaiketakoa egingo dute bertan. Ugaotarrak Guraso Elkarteak lagunduta eraman dute aurrera ekimena.
Ekimenaren helburua belaunaldi ezberdinetako herritarrak elkartzea da, eta horretarako LH5. eta LH6. mailako ikasleek ere bat egingo dute ibilaldiarekin. Hala, haurrek eta gainerako herritarrek elkarrekin egingo dute Berostegirako bidea.
Legorretako Udalak, bestalde, Berostegin bizi diren herritarrak ere ekimenera batu daitezen animatu ditu. Horretarako, plazara 10:30ean gerturatzeko gonbita egin die, ibilaldian eta ondorengo hamaiketakoan parte har dezaten.












