Gazte festetarako egitarau betea osatu dute Legorretan
Aldarrikapenek, otordu herrikoiek eta musikak izango dute tarterik bihar eta etzi.
Iazko Gazte Festetako herri bazkariko irudia.//Argazkia: Josune Zarandona Bertan da Legorretako gazteentzat urteroko hitzordu garrantzitsu izaten den ospakizuna: Gazte Festak. Hilabeteetako prestaketa lanen ondoren, dagoeneko atondu dute herria eta kamiseta berriak ere prest dituzte 27. ekitaldiari indarrez heltzeko.
Txupinazoarekin (18:30) hasiko dituzte jaiak, eta aldarrikapenerako tartea
zabalduko dute gaztetxeen aldeko elkarretaratzearekin (19:15). Ez da jaietan zehar egingo den ekitaldi politiko bakarra izango, larunbatean, bazkalondoren ere, presoen aldeko argazkia aterako dutelako. Otordu herrikoientzat ere izango da tartetik, ostiraleko afari autogestionatuarekin (21:00) eta larunbateko bazkariarekin (14:30).
Gainerakoan, musika nagusituko da: Lepue Zapaldu, Aurrez Aurre, Ipso Fakto eta Dj Euzkolabel izango dira ostiralean (23:00etan hasita), eta Sutargi, Dj GZ eta Dj Perdonis, berriz, larunbatean (23:00etan hasita).












