Nerea Elustondok saioa du bihar Eibarren
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehenengo bueltako bigarren saioa da. Sarrerak agortuta daude.
Nerea Elustondo bertsolari legazpiarra. Mikel Albisu Nerea Elustondok Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren ekinaldia du bihar, Eibarko Ipurua kiroldegian, 17:00etan. Agurainen (Araba) egindako jardun bikainaren ondoren, finalaurrekoetarako sailkatu zen legazpiarra, eta biharkoa fase honetako lehenengo bueltako bigarren saioa izango da.
Elustondorekin batera, Alaia Martin, Asier Azpioz, Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran izango dira oholtzan, Igotz Alkorta gai emailearen esanetara.
Saioko sarrerak amaitua daude, baina plataformetan eta telebistan jarraitzeko aukera dago: bertsoa.eus webgunean, ETB ONen eta ETB 2 ONen.











