Espainiako Gorteetarako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa egin dute
Hautetsontziak Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, 2023ko uztailaren 23an, Lazkaon.Aimar Maiz Azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako mahaiak osatzeko zozketa egin dute gaur goizean Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Herritarrek jada eskura dute emaitza kontsultatzeko aukera, udalaren webgunean, NAN zenbakia sartuta. Alegazioak aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurretik jakinarazpen ofiziala jasotzea etxean.












