Rosario taberna berriro ireki dute
Ana Maria Reyesek eta Bouker Marini bere bikoteak Zumarragako Argixao auzoko Rosario taberna ireki dute. Irekiera festa ostiralean izan zen. Rosario taberna (hasieran Arantzazu) Zumarragako historikoetako bat da. 1960ko hamarkadan ireki zen, Argixao auzoa egin zenean. 1980an Rosario Pintadok hartu zuen eta duela 16 urte bere semeak, Maxi Perezek, hartu zuen lekukoa. 2025eko maiatzean taberna itxi zuen fabrika batean lan egiteko. Iazko urte amaieran berriro ireki zuten, baina gutxi iraun zuen zabalik. Ostiralean Reyesek eta Marinik berriro ireki zuten. Tabernari La cuchara de Rosario izena jarri diote, Rosario Pintadoren omenez. Egunero irekiko dute eta plater konbinatuak, ogitartekoak, hanburgesak eta opilak eskainiko dituzte. Ogia ere salduko dute. Reyesek esperientzia handia du ostalaritza munduan. 1999an jaio zen Nikaraguan eta 2022an Zumarragara etorri zen. Urretxu eta Zumarragako hainbat tabernatan lan egin du eta iaztik Zumarragako Legazpi kaleko La Kuadrilla kafetegiko nagusia da.













