'A ze festa!' eskainiko du Urrup Antzerkia taldeak ostiralean Beasainen
Sarrerak 6 eurotan daude salgai leihatilako ordutegian edo internet bidez.
Urrupen 'A ze festa!' iragartzeko argazkia.Urrup Urrup Antzerkia taldeak A ze festa! antzezlana eskainiko du ostiralean, azaroak 6, Beasaingo Usurbe Antzokian, 20:30ean hasita. Festetako egitaraua antolatzeko herriko hainbat eragile elkartu ditu kultura eta festetako zinegotziak, baina interesek eta kontraesanek hitzordua konplikatuko dute.
Aktore lanak egingo dituen Inaxio Lakunzaren antzezlana da. Rosa Rojoren zuzendaritzapean, Lakunzaz gain, Ana Martinez, Marisol Cavero, Jose Luis Elorza, Nekane Aramendi, Itsaso Ortega, Gorka Lariz eta Martin Etxebarria igoko dira oholtzara.
“Antzerkia maite duten herritarrei gure festarekin gozatzeko gonbita luzatu nahi diegu, umorea eta musika ez baitira faltako”, dei egin du Urrupek. Sarrerak 6 eurotan daude salgai leihatilako ordutegian edo internet bidez.












