Aitor Garmendia, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako hautagaien artean
Kazetari itsasondoarrak Ceutako migrazio krisiaz BERRIArako egindako lana nabarmendu du epaimahaiak. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak, Andoainen.
Aitor Garmendia Etxeberria, artxiboko irudi batean.Mikel Albisu Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko kazetari itsasondoarra da aurtengo Rikardo arregi Kazetaritza Sariko finalistetako bat. Andoaingo Udalak jakinarazi berri duenez, kazetaritza arloko sari nagusirako hautagaien artean dago Garmendia, abuztuan Ceutako (Espainia) migrazio krisiaz BERRIArako egindako lanagatik.
Migrazio krisi handia izan da Afrika iparraldeko hiri hartan, milaka migratzaile aldi berean pasatu baitziren Marokotik Espainiara, eta epaimahaiak «errealitate konplexu bati begirada zabal eta beharrezkoa» eskaintzeagatik nabarmendu du goierritarraren lana.
Kazetaritza Sariaz gain, Komunikazio Saria ere izango da aurtengoan, eta azaroaren 20an Andoainen egingo den sari banaketan ezagutuko dira aurtengo irabazleak.













