Arene 6, Askazi eta Nafarroa 1512 taldeen kontzertuak Zaldibian
Zaldibiko Ekintza Kulturalak (ZEK) antolatu du. 22:30ean hasiko da. Sarrerak batzuk geratzen dira oraindik.
Nafarroa 1512 taldea.Nafarroa 1512 Zaldibiako Ekintza Kulturalak (ZEK) hiru kontzertu antolatu ditu ostiralerako herri antzokian: Arene 6, Askazi eta Nafarroa 1512 taldeak izango dira.
Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, Arene 6, Algortako taldea, lehendabizikoa izanik. Bigarren Askazik joko du, 23:45ean eta, azkenik, 00:30ean Nafarroa 1512 Arbizuko taldeak joko du.
Aurrez erosita sarrerek 12 euro balio dituzte. Bertan erosita, berriz, 15 euro. Sarrerak alde batetik Zaldibiako Kultur Etxean eskuratu ahal dira, eta bestetik, ZEK-en Instagram kontuko biografian estekaren bidez erosi daitezke.
Taldeen ibilbideak
Zaldibiako Ekintza Kulturalak bere instagram kontura taldeen inguruko informazio laburra igo du. Nire Lurretan bere lehen diskoa kaleratu zuen Askazik irailean. Hori aurkezteko bira bat egingo du eta Zaldibiakoa bigarren kontzertua izango da. Izan ere, urriaren 9an Arbizun jo zuen birako lehen kontzertua. Antolatzaileek azaldu dute kaleko injustizia guztiak adierazteko tresna duela musika boskoteak. Horretaz gain, bizitza «betetzeko modu bikain bat» ere bada beraientzat.
Arene 6 taldeak 2022an atera zuen Errautsetatik diskoa. Ondoren, Txikia kantu ezagunaren bertsio bat eta beste abesti batzuk ere kaleratu dituzte.
Nafarroa 1512 da hiru taldeetatik ibilbide luzeena duen taldea. 2010. urtean sortu zuten taldea, eta estudioko lau disko grabatu dituzte.













