Ataungo Mondeju Lehiaketarako izen-ematea zabalik
Hilaren 10erako eman behar da izena. Partaideek 50na euro jasoko dituzte osagaiak erosteko.
San Martingo jaien barruan XV. Mondeju Lehiaketa jokatuko da aurten ere. Hilaren 15ean izango da. Izen-ematea azaroaren 10erako egin behar da. Horretarako, 649 011 292 (J.R. Munduate) edo 686 892 507 (D. Etxeberria) telefono zenbakietara deitu beharko da. Partaideei 50na euro emango dizkiete ardi osagaiak erosteko. Lehiaketa egunerako 5 mondejuko korda eraman beharko dute.













