Hausnartzeko, ‘Zulo beltza’ ikuskizuna
‘Zulo Beltza’ ikuskizunaren emanaldia Beasainen.Hitza Dar-Dar produkzioak-ek Zulo Beltza ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan, 18:30ean Segurako kultur etxean, doan. Zulo Beltza antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizuna da, «osasun mentalaren eta nahigabeko bakardadearen inguruan» hausnarketa sustatzeko. «Zulo beltzaren metaforatik abiatuta, isilean bizi ditugun emozio eta bizipenetara hurbiltzeko» gonbidapena da, eta horregatik, emanaldiaren ondoren, ikusleekin elkarrizketarako gune bat zabalduko dute, «elkar entzuteko eta hausnartzeko».













