Joaldunak kaleetan zehar
Uztaritzeko Kotilunak, Lazkaoko JTK eta Beasaingo joaldunek parte hartuko dute larunbateko saioan.
Beasaingo Zanpaldunek taldeko joaldunek zintzarriak astintzen jarriko dituzte larunbatean Beasaingo kaleetan. 10:30ean irtengo dira Kale Nagusitik, eta 13:00etara bitartean ibiliko dira kalejiran.
Uztaritzeko Kotilunak, Lazkaoko JTK eta Beasaingo joaldunek parte hartuko dute. Joaldun izan nahi dutenei dei egin die Beasaingo taldeak. Entsegu irekia egingo dute azaroaren 13an, 19:00etan, Loinazko San Martin plazaren azpian.













