‘Lazkao Txiki bat-bateko sorgina’ emanaldia gaur Ataunen
Xabier Amurizak Lazkao Txikiren hainbat bertso kantatuz eta gogoetak partekatuz osatuko du ikuskizuna.
Xabier Amurizak Lazkao Txikiren inguruko hainbat gogoeta eginez eta haren bertso batzuk kantatuz osatzen du Lazkao Txiki Bat-Bateko Sorgina emanaldia. Ataungo Herri Antzokian izango da gaur, 19:00etan. Sarrera dohainik izango da. Lazkao Txikik nolako bertsoak botatzen zituen aztertzen du Amurizak, haren irudiren bat edo beste ipiniz. 100 urte bete dira aurten Lazkao Txiki jaio zela.













