Astelehenean izango da 18:00etan. Bestalde, MTS Latinoamerikako masa mugimendu handienetakoa da 40 urtetik gorako ibiibidea duena.
Biziolan datorren astelehenean, azaroaren 9an, 18:00etan, MST: 40 urte mundu berri baten alde borrokan hitzaldia izango da. Askapena kolektiboko brigadistek gertutik ezagutu zuten proiektua eta lurraren aldeko borrokaz, elikadura burujabetzaz eta nazioarteko elkartasunaz arituko dira.
Goierrin tokiko kontsumoa eta ekoizpena eraldatzeko kanpaina hasi zuen Biziolak ekainean eta hainbat ekimen egin ditu (hitzaldiak, etxaldeetara bixitak, tailerrak, festa eguna…). Orain, kanpainaren azken txanpan daude. Bestetik, Movimiento dos Trabalhadores Rurais sem Terra (MST) [Lurrik gabeko Nekazarien Mugimendua] Brasilgo nekazaritza-erreformaren eta elikadura-burujabetzaren alde borrokatzen duen gizarte-erakundea da.