Hiru goierritar txapeldun Gartzarongo pilota txapelketan
Gazte mailan Enaitz Landa zegamarra eta Aetz Lopez zaldibiarra nagusitu dira, eta helduetan Aitor Elizegi zaldibiarra Barañaingo Landarekin.
Joan asteburuan jokatu zituzten Gartzaronen (Nafarroa) 41. Pilota txapelketako finalak, eta hiru goierritar atera ziren txapeldun.
Gazteen mailan, Enaitz Landa zegamarra (Tartaloetxe) eta Aetz Lopez zaldibiarra (Tolosa) izan zen irabazleak, Perez-Elolari 22-13 irabazita.
Helduen mailan, berriz, Aitor Elizegi zaldibiarrak (Tartaloetxe) jantzi zuen txapela. Barañaingo Landa izan zuen aurrelari, eta 22-19 nagusitu zitzaizkien Sagastibeltza eta Mariezkurrenari.
Gartzarongo 41. Pilota txapelketari uztailaren 4an hasi zen, eta urriaren 31n jokatu zituzten finalak. Guztira 252 bikotek hartu dute parte maila ezberdinetan banatuta.













