Mugi txartela eskuratu eta kargatzeko aukera Gaintzan
Astelehenetik aurrera jarriko dute zerbitzua martxan Gaintzako udaletxean. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin adostu du hitzarmena Gaintzako Udalak.
Gaintzako udala eta Garraioaren Lurralde Agintaritza elkarlanean.GGLA Gaintzako udaletxean Mugi txartelak eskuratu eta kargatu ahal izango dira astelehenetik aurrera. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) eta Gaintzako Udalak hitzarmena adostu dutenaren berri gaur eman dute.
GGLA-k lurraldean aurrez aurreko arreta-sarea “zabaltzeko” eta, horrela, garraio publikoaren erabilera “errazteko” abian duen estrategiaren barruan kokatzen den ekimena dela adierazi du.
Azahara Dominguez GGLAko zuzendariak nabarmendu duenez, “garrantzitsua da Mugi txartelarekin lotutako zerbitzuak udalerri guztietara hurbiltzea, bereziki biztanle gutxien dituzten herrietara”. Gehitu du arreta-puntu horiek zabaltzearen helburua garraio publikorako sarbidea “erraztea” eta erabiltzaileei izapideak “sinplifiatzea” dela.
Bestalde, Uxue Irastorza Gaintzako Batzorde Kudeatzaileko Lehendakariak uste du zerbitzua “aurrerapauso” bat izango dela Gaintzako herritarrentzat, bereziki aurrez aurreko arreta eta zerbitzua “hobesten” dutenentzat.













