Katxalinen martxa solidarioan izena emateko aukera
Azaroaren 15ean Katxalinen 12. martxa solidarioa egingo dute Donostian. Parte hartzaileak 10:30ean abiatuko dira, Saguesetik. Helburua bularreko eta ginekologiako minbizien ikerketa bultzatzea, hil zirenak gogoratzea eta minbiziaren aurka borrokatzen jarraitzen dutenei babesa ematea da.
Parte hartu nahi dutenek, Katxalinen Zumarragako egoitzan eman dezakete izena (Euskadi plaza, 5 2.D): asteartean, 17:00etatik 19:00etara. Bestalde, larunbat goizean (10:00etatik 14:00etara) Katxalineko kideek postua jarriko dute Areizaga-Kalebarren plazan. Hor ere izena eman ahal izango da. Baita katxalin.org webgunean ere.
Katxalinek hitzaldia ere antolatu du. Nora Santoña podologoak emango du, azaroaren 16an, 17:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hanken zainketari buruzko aholkuak emango dizkie, minbizia dutenei, adinekoei, diabetikoei eta herritarrei orokorrean.













