‘Zuhaitzak eta Arbolak Euskal Herrian’ liburuaren aurkezpena Gabirian
Kultur etxean izango da bihar, 18:30ean. Jakoba Errekondo eta Markel Arriolabengoa izango dira hizlariak.
Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste liburuaren egileak.Goierriko Hitza Zuhaitzak eta Arbolak Euskal Herrian liburuaren aurkezpen solasaldia izango da Gabiriako kultur etxean, bihar, 18:30ean. Jakoba Errekondo eta Markel Arriolabengoa izango dira hizlariak; liburuaren egileak. Liburuan Euskal Herriko 116 espezie azaltzen dira, taldetan antolatuta.













