Cheikh Mbacke Lo idazleak 'Yakaar. Itxaropenaren kartografia' liburua aurkeztuko du Urretxun
Datorren ostegunean (azaroaren 12an), 18:00etan Urretxuko liburutegian, Cheikh Mbacke Lo idazleak Yakaar. Itxaropenaren kartografia liburua aurkeztuko du. Liburu horretan bere bizitza jasotzen du, migrazioa eta inguratzen duten gaiei buruzko hausnarketa poetikoa eginez.
Ekitaldi hau Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak azaroan antolatu duen bigarrena da. Aurten xenofobia eta arrazismoa mahai gainean jarri nahi ditu. Etorkinen eta arrazializatuak diren pertsonen eta haien ingurukoen errealitatea, eskubideak, gaitasunak, beharrak eta komunitatean jasaten duten diskriminazioari buruzko ezagutza eta hausnarketa sustatu nahi ditu.













