‘Sacamantecas’ filma Goierriko bi zinema aretotan
Lazkaon eta Ordizian proiektatuko dute filma asteburu honetan, eta hurrena Beasainen, Zumarragan eta Legazpin emango dute.
David Perez Sañudok zuzendutako thriller historiko bat da Sacamantecas filma, eta benetako gertaeratan oinarrituta dago. Patricia Lopez Arnaiz eta Antonio de la Torre ditu protagonista nagusi. Gaur estreinatuko da zinema aretoetan; Goierrin, Lazkaon eta Ordizian proiektatuko dute asteburu honetan (euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin), hilaren 13tik 16ra Beasainen, hilaren 21tik 23ra Zumarragan eta hilaren 28tik 30era Legazpin.













