San Martin jaietan dira aramarrak
Mozorro egunarekin hasi zituzten jaiak atzo, eta asteartera arte luzatuko dituzte ekitaldiak. Ezohiko zaindariaren eguna izango dute aurtengoan.
Manu Unanue bart gauean, txupina eskuan duela. Aramako Udala Atzo iluntzean, Manu Unanuek jaurtitako jaien hasierako txupina lehertu bezain pronto hasi zituzten San Martin jaiak Araman. Festa giro betea da ordutik herrian: irudimenak kaleak hartu zituen atzo, lehen eguneko mozorro egunarekin batera, eta gaur ere emango du beretik.
Arratsaldetik hasita, adin guztietako herritarrek izango dute zer ospatu. Potx magoaren Zintzilik ikuskizuna izango dute haurrek, eta trikitilarien doinuen laguntzaz, arratsalde girotua eta herri afaria, berriz, helduek. Joselu Anayak erromeriarekin amaituko dute eguna.
Asteartera arte luzatuko dira jaiak. Izan ere, zaindariaren eguna aurtengoan ezohikoa izango dute, Greba Orokorra dela eta. Egun horretako ekitaldiak egunez aldatu edota bertan behera uztea erabaki du Udalak.















