Azaroaren 11ko greba, Ezkion
Ezkioko Udalak jakitera eman duenez, azaroaren 11ko greba orokorra dela eta, udal bulegoak eta liburutegia itxita egongo dira asteazkenean. Era berean, ez da ikastarorik eskainiko ezta gazteleku zerbitzurik ere. Gimnasioari dagokionez, ez da monitore zerbitzurik egongo.













