Elkarretaratzea asteartean, Memoriaren egunaren harira
Zegamako udaletxea Bihar, azaroak 10, Memoriaren eguna dela eta, elkarretaratze isila deitu du Zegamako Udalak askotariko biktimak aitortu eta omentzeko eta bizikidetzaren balioa aldarrikatzeko. Elkarretaratzea 19:00etan izango da udaletxe aurrean eta herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.













