Haizeak buruhausteak eragin ditu gurean ere
Haize zakarra dugu gaurkoan. Gurean ere buruhausteak eragin ditu. Zumarragako Sagaspe baserrira bidean, adibidez, haizeak botatako pago adar batek bidea itxi du. Baserritarrek adarra ebaki dute eta bidea irekitzea lortu dute.













