Talo tailerra egingo du Goiztiri AEK-k azaroaren 17an
Arriarango Intxaurpe elkartean izango da. Izena eman behar da hilaren 12rako.
Goiztiri AEK euskaltegiak talo tailerra antolatu du azaroaren 17rako. Arriarango Intxaurpe elkartean izango da, 17:30ean hasita. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute hilaren 12rako, 688 746 638 mugikor zenbakian edo beasain@aek.eus helbide elektronikoan. Plaza mugatuak daude.













