Udazkenean osasuna indartzeko saio berria
Azaroaren 18an izango da eta izena emateko epea irekita dago jada.
Eztizen Agirresarobe artxiboko argazkian. Hitza Eztizen Agirresarobe naturopatak urrian hasi zuen Udazkenean osasuna indartzen zikloari jarraipena emango dio azaroaren 18an. Saio honetan, udazkenean birikak eta hesteak indartzeko edabe naturalak eskuz prestatzen irakatsiko die parte hartzaileei. Saioa Ezkioko udaletxean izango da 16:30etik 19:30era: prezioa 25 euro pertsonako. Izena Ezkioko Udalaren whatsapp taldean eman daiteke.













