ARGAZKIAK ETA BIDEOA. Goierri itxita etxebizitza eskubidearen alde
Goierriko jarduera ekonomikoa ia erabat gelditu da etxebizitza eskubidearen alde gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin bat eginez. Arratsalderako hiru manifestazio daude deituta Goierrin.
Ordiziako Kale Nagusia erabat hutsik, gaur goizean. Iñaki Gurrutxaga Goierriko lantoki handienak itxita, herriz herriko industrialdeetako pabiloiak gehienak ere jarduera etenda, eta ostalaritza eta merkataritza zerbitzu txiki, ertain eta handi gehienak ere geldirik. Horixe da gaur goizak Goierrin utzi duen argazkia.
Haur eta gaztetxoak parke eta kirol instalazioetan jolasean, bidegorrietan jendea hara eta hona kirola egiten, eta paseoan beste asko.
Ataunen, Araman eta Urretxun San Martin eguneko ospakizunak bertan behera utzi dituzte, eta Ordiziako feria ere ez da egin gaur.
Eguerdian Donostian dago deituta etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorraren herrialde mailako mobilizazio nagusia, eta arratsaldean beste hiru manifestazio egingo dira Goierrin. Ordiziatik Beasainera bat, beste bat Urretxu-Zumarragako kaleetan eta azkena Legazpin.
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Iñaki Gurrutxaga













