Belatxingak eta Liztormendi aurkari taldekako bola txapelketan
Zegamako Belatxingak taldeko kideak, elastiko laranjarekin eta Gabiriako Gabiri2 taldekoak orain bi aste Gipuzkoako taldekako bola txapelketaren baitan Zegaman jokatu zen kanporaketan. Belatxingak Gipuzkoako taldekako bola txapelketa azken txanpan sartu da eta ostegunean jokatuko da txapelketaren azken jardunaldia Zegamako Txarape bolatokian. Lehia estu dago oraindik eta azkeneko tiraldira arte itxaron beharko da nortzuk sailkatuko diren ikusteko. Ostegunean, 18:00etatik aurrera neurtuko dituzte indarrak Zegamako Belatxingak eta Zeraingo Liztormeni taldeetako bolariek.













