Lazkaomendiko II. Pilota Txapelketarako izen-ematea zabalik
Goierritarrek izena emateko lehentasuna izango dute abenduaren 1era arte, eta 16 bikotek jokatuko dute txapelketa.
Lazkaomendiko I. Pilota Txapelketako lehen hiru bikote onenak, iaz.Hitza Lazkaomendiko II. Pilota Txapelketa abenduaren 19an jokatuko da Lartxaiko frontoi txikian. Izen ematea zabalik da dageneko, baina abenduaren 1era arte goierritarrek izango dute apuntatzeko lehentasuna. Hortik aurrera izen-ematea “librea” izango dela zehaztu dute antolatzaileek. “Bikotean goierritar bat egotearekin nahikoa da”. Horren zergatia aurreko urtean goierritar asko kanpoan gelditu izana da. Txapelketa 16 bikotek jokatuko dute, aurreko urtean bezala.
Txapelketan 16 urtetik gorakoek bakarrik hartu dezakete parte. Izena emateko lazkaopilota instagrameko kontura idatzi beharko dute; bi partaideen izen-abizenak, herria eta bietako baten telefono zenbakiarekin. Horretaz gain, bikote bakoitzak 20€ ordaindu beharko ditu.













